Gu
Harro gaude nondik gatozen, eta ziur nora goazen. Metalaren industrian 40 urte baino gehiago eman ondoren, moldeak eta fabrikazio aditiboa inoiz baino hurbilago daudela uste dugu. Mausan, enpresei beren ideiak askatasunez eta emaitzarik onena lortuko duten segurtasunez gauzatzen laguntzen diegu.
Irtenbiderik onena eskaintzen dugu beti, gure bezeroen beharretara egokitua, merkatuan eskuragarri dauden tekniken, materialen eta akaberen artean ahalik eta askatasun handienarekin aukeratzeko. Horregatik jarraitzen dugu ezagutzan eta azken teknologian inbertitzen, kalitaterik onena eta beti aukerarik egokiena hautatuko duzun segurtasuna eskaintzeko.
Gure bezeroen eskakizun eta itxaropen zorrotzak betetzeko dugun konpromisoak etengabe aldatzen eta bilakatzen ari den ingurunera egokitzera garamatza, eta, horrela, kalitatezko kultura bermatzen dugu, gure balioetan oinarritua: berrikuntza, gardentasuna, trebezia, hurbiltasuna eta pasioa, desberdinak eta hobeak egiten gaituzten balioak, hain zuzen ere.

HONELAKOAK GARA
Zure ideiak eta proiektuak beti emaitzarik onena lortuko duzun ziurtasunez gauzatzen laguntzen espezialistak. Ikusberak gara, espezialistak, zure asmoak burutzeko eraginkorrak, azkarrak, hurbilak eta, batez ere, zure taldea gara.

Emilio
Sortzailea

Diego
Eragiketen arduraduna

Amalia
Finantza-arduraduna

Rubén
Mekanizazioa

Andrés
FABRIKAZIO ADITIBOA

Carla
Marketina

Jaime
FABRIKAZIO ADITIBOA

Mauro
FABRIKAZIO ADITIBOA

Fernando
Mekanizazioa

Nestor
Mekanizazioa

Jon
FABRIKAZIO ADITIBOA

Pablo
Mekanizazioa

Nagore
Administrazioa eta finantzak

Jose Antonio
Mekanizazioa

Oihana
FABRIKAZIO ADITIBOA

Sergio
Mekanizazioa

Asier Amigot
FABRIKAZIO ADITIBOA

Asier Iglesias
Mekanizazioa

Kike
FABRIKAZIO ADITIBOA

Haritz
FABRIKAZIO ADITIBOA
ZATOZ MAUSA-RA
Pertsonen aldeko apustua egiten duen paregabeko enpresa baten parte izan nahi baduzu eta teknologiazale amorratua bazara, Mausa zara!
Izan zaitez gure taldeko kide, ekarri zure ideiak, zure asmamena eta erabakitasuna, eta, elkarrekin lan eginez, gauza apartak egitea lortuko dugu.
Has ezazu lan-ibilbide berria.
LANKIDETZA
Gure ustez, enpresak eta ikastetxeak funtsezko bi oinarri dira gizarterako, horregatik aritzen gara lankidetza estuan unibertsitateekin eta lanbide-heziketako ikastetxeekin, bi munduak elkartzeko, gure ingurunearekin elkarlanean jarduteko eta, horrela, haren garapenari laguntzeko.